Begien aurrean ikusteko gai ez garena islatzen du dokumental sakon eta interesgarri honek. Gogorra da ezer ez duten umeak lanean ikustea beste hainbat gauzen artean enpresek ematen dieten diru kopuru oso murriztuagatik. Globalizazioaren puntu ez horren onak azaltzen dizkigu “La Corporacion” izena duen dokumental honek. Munduak ezkutatu nahi dituen irudiak ikustea, eta enpresen handitasun nahia noraino irits daitekeen baloratzea oso gutxitan egiten den zerbait da tamalez.
Gaur egungo gizarte honetan argi eta garbi dago enpresen helburua dirua lortzea dela, eta hau euren langileen kontura lortzen da; enpresa guztiek hala egiten dute baina esan beharra dago batzuek beren langileen egoerarekin jokatzen dutela, hauen segurtasun eta asetze mailak kontuan hartu barik. Zenbat eta etekin gehiago lortu orduan eta hobeto; honen adibide garbia da Posilac enpresaren BGH hormonena; dokumentalak aditzera eman didanaren arabera, hormona hauen bitartez behiek esne gehiago ematen dute eta beraz, behi bakoitzari errentagarritasun handiagoa atera ahal zaio nahiz eta ekintza hau bera gizakiarentzat kaltegarria izan.
Enpresa batek izan dezakeen diru grina amaigabea da, mugagabea. Guztia kontrolatu nahi dute eta mundua euren azpian eduki. Interesen arabera mugitzen dira, gauza guztien atzean baitago interes bat normalean. Zaila da egoera honi aurre egitea herrialde askotan, eta gutxiago herrialde azpigaratuetan, enpresek duten boterea bertako gobernuek dutena baino handiagoa izaten baita. Esan beharra dago zoritxarrez hau uste baino leku gehiagotan pasatzen dela.
Dokumental honek jendeak nahi duena lortzeko edozer gauza egiten duela argi uzten du. Ongi dago bakoitzak bere amets edo helburuak lortzeko grina eta gogoa izatea baina ez beste batzuen kontura; ez beste askoren etorkizuneko ilusioak zapuztuz. Errealitatea sozialki eraikitzen da, eta teorian duintasuna eta tolerantziak gauza guztien gainetik egon behar duen bezala, pasa dezagun guztiok hau praktikara.
Horrelako dokumentalak argitaratzea komenigarria da gaur egungo geure gizartean, era batean edo bestean guztiok bat egin dezagun horrelako egoerak ekiditeko edo nolabait gutxitzeko behintzat.

No hay comentarios:
Publicar un comentario