domingo, 26 de octubre de 2008

KALAPITA ALDIZKARIA

Kalapita hitzak iskanbila, eztabaida zaratatsua adierazi nahi du. Zarauzko Oteitza Lizeo Politeknikoak arrazoi honegatik aukeratu zuen hitz hau euren aldizkariari hasiera emateko helburuarekin.
2007ko urriaren 26an izan zen aldizkari honen argitalpena. Ikasleen aldetik sortutako ekimena izan zen Kalapita; Oteiza Lizeo Politeknikoa eta Antoniano Ikastetxeko ikasleek bat egin zuten aldizkari honen sormenean.
Bere diseinua hasieratik naranja izan zen, eta gaur egun ere hala jarraitzen du izaten, ostiraletan banatuz ikastetxeetan. Bertan ikasleen aldarrikapenak, klaseetan izandako barre algarak, denbora-pasak...ikus daitezke, eta arrera ona izaten du jendearen aldetik.
Bi ale ditu aldizkariak, baina urtez urte aurrekontuak aukera emanez gero, aleak igotzen saiatuko direla adierazi du ikastetxeak. Honez gain, ikasleen partehartzea sustatzeko xedearekin kalapitak bere web orria ere badu: www.blogari.net/kalapita

1 comentario:

ilargi dijo...

A ze oroitzapen!!! Hegazkin naranjak klasetik hegan eta irakaslearen mahai gainean lur hartzen, denborapasak iten ordu aspertuetan...
Zahartzen ai gea jeje