jueves, 30 de octubre de 2008

TOP 7

1./ www.youtube.com

Munduan zehar oso famatua da web orrialde hau, milioika bisita jasotzen ditu egunero bideoak igo, ikusi edota deskargatu egin daitezkeelako. YouTuben pelikulen clip-ak, telebistako programazioak, bideo musikalak eta munduko edozein pertsonak eginiko bideoak ikus daitezke. Egunero milioika bideo igotzen dira eta egunean bertan ezabatzen dira usuarioen aldetik edota enpresaren aldetik; beraz, zaila da web orrian zenbat bideo pilatzen diren zehazki jakitea. 2006tik googleren partaidea da, honek 1.650 milioi dolarregatik erosi baitzuen.

2./ www.ikastube.com

Irakaskuntzaren oso lotua dagoen web orrialdea da hau. Bertan hainbat bideo, esplikazio…aurki daitezke, asko irakasleek ezarritakoak gainera. Honez gain pertsona bakoitzak hainbat informazio bidali dezake bertara besteek ikus dezaten.

3./ www.googledox.com

Guztiok dakigu google bilatzailearen berri, sarean oso ezaguna baita duen informazio mordogatik. Baina hain justu dox honetan enpresa eta hainbat gaiei buruzko informazioa lor dezakegu. Web orri interesgarri ask aurkitzen ditu bilatzaile honek.

4./ www.softonic.com

Softonic web-orriak ikusentzunezkoaren munduarekin zerikusi handia du. Hainbat programa famatu eta esanguratsuak jetsi daitezke bertan doan eta erraztasun handia du usuarioaren aldetik artxiboak deskargatzeko garaian. PC-ari laguntzeko hainbat artxibo ditu, bere diseinua hobetzeko eta segurtasunaren aldetik ere hobeto ibiltzeko.

5./ www.tunebite.com

Batik bat konbersoreen web orrialde bat da; hainbat baliabide ematen ditu horretarako. Musika, bideo…beste hainbat formatoetara molda daitezke web orri honetan legalki eta doan gainera.

6./ www.portableapps.com

Hainbat artxibo deskarga daitezke web orriade honetan. Ohi baino gutxiago okupatzen dutenak ordenagailuan eta pendrive-an ere sar daitezke; edozein lekutan instalatzeko. Web orri hau oso interesgarria da.

7./ www.wikipedia.com

Entziklopedia moduko web gunea da eta bertan edozer gauzari buruzko informazio ugari aurkitu dezakegu. Gainera, informazioari usuario bakoitzak zerbait gehiago erantsi diezaioke. Oso erabilia da gizartean eta informazioa azkar eta modu errazean bilatu daiteke bertan.





No hay comentarios: